Mostrando entradas con la etiqueta ipuin laburrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ipuin laburrak. Mostrar todas las entradas

viernes, 11 de febrero de 2011

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak


Otsailaren 1ean Ur Apalategi etorri da Deustuko Irakurlearen Txokora Ipuin liburua den Fikzioaren izterrak-ri buruz hitz egitera.

Berandu heldu da denbora ez duelako ondo kalkulatu, gero erdi galduta ibili delako aparkaleku bila eta San Inazion utzi izan behar duelako autoa.

Barkamena eskatu eta gero liburuan ez datorren ipuin bat, Uzta, , opari giza, irakurriko digula esan digu.

Ipuinak beti izan ditu gogoko, Edgar Allan Poe, Kortazar, Borgesenak...

Asken 10 urtetan Euskal Ipuin Idazleak ditu gogoko, bere ustez eleberriak baino hobeagoak direlako.

Ur Apalategi umetatik liburuz inguraturik bizi izan da, gurasoek liburu denda zuten eta oinez be liburu artean ikasi zuen.

14 urte zituela irakasle batek Stheandl-en Gorria eta Beltza irakurtzeko eman zion eta Julian Sorel-en bizitza irakurri eta lagun batekin liburu bat idaztea pentsa zuen. Gidoi bat prestatu zuten eta idazten hasi zen. Bere ustez gidoi ona zen (Gauak eta egunak eleberrian aprobetxa zuen liburuko pertsonai batena moduan azalduz) baina 17 urteekin esperientzia falta zuen eta kontatzen zuenak ez zuen interesik.

Idazteari utzi eta Euskal filologia ikastera dedikatu zen eta 20 urteekin Arte Ederrak ikasten zebilen pisu-kide sortzen ikusiz idazteko gogoa berpiztu zitzaion. Horrela idatzi zuen Erdi guneak poesia liburua.

Doktoretza tesia Atxagari buruz egin zuen eta beste nobela dela esan zuen, auto-ezagutzarako paregabea. Atxagataz baino gehiago ikasi zuen bere buruaz. Orain lan potoloa egiten ari da Saizarbitoria-taz.

Idazteko erritmo geldoa du 7 urtetik 7 urtetara argitaratzen du tarteko tesia eta beste lan batzuk egiten dituelako. Bere esanetara ”barne bultzadak” eramaten du idaztera “Idazten dudalako naiz idazlea ez idatzi behar dudalako”. Idazle profesionalak idazten dutena salduz bizi dira eta hortik bizi dira. Berak nahiago du lanbidea izatea eta “barne bultzada” duenean idaztea. Konparaketa moduan lana emaztea izango zela eta literatura maitalea.

Idazleak ‘fantasia’ du bere irakurleekin. Idazten duenean norbaitentzat idazten du beti. Gauak eta hiriak bere izeba bati gustatzeko modukoa idatzi nahi izan zuen eta zelan ez, erdi ikasle eta erdi idazle diren pertsonaiei buruz. Euskal mundu literarioan kokatutako thriller-a da. Ez zuen gozatu idazten, efektuak kalkulatu zituen, eraikuntza aldetik saiakera handia dago. Pertsonaiak ondo eraiki ez gero sinesgarri bihurtzen da egiten duten guztia.

Fikzioaren izterrak liburuan argitaratu dituen lehenengo 4 edo 5 ipuin bakarka idazten hasi zen, liburua izango zela pentsatu barik. Gero bai, liburua borobiltzeko idatzi zituen batzuk eta ez liburuan agertzen diren ordenan. Guztira 11 ziren baina 7 aukeratu zituen, irizpide musikalak erabiliz, konposizio musikala da ordena. Literatura, bikote harremanak eta suspensea ardatz nagusi bezala.

Berriro barne bultzadak eraman du ipuinak idaztera ideia-sentimendu batzuk azalduz. Han geundenon artean lehenengo ipuina Azken fandangoa Buenos Airesen borobilena dela komentatu zen. Urrezko vespa zailena ulertzeko. Azkena Bernardo eta Ramon nahiko borobila eta Ergatibu… Ergatiborik ez duelako erabiltzen dibortzioa eskatzea emazteari gehiegikeria dela esan zen.

Ur Apalategin eleberri eta ipuinen pertsonaiak idazleak dira eta literatura inguruan bizi dira. Pertsonaia bakoitzari ezagutzen ditugun idazleen izenak ipintzeko moduan gaudela esan zuen jendeak eta berak baietz esan zuen hori gertatzen zaiola sarritan. Adibide moduan Ergatibu ipuinean agertzen den idazlea Xabier Kintana dela esan izan diotela. Han geundenok lehenengo emaztea ez zela behintzat, ondo baino hobeto erabiltzen dituelako ergatiboak.

Merezi du ipuinak irakurtzea 7ak interesgarriak iruditu zaizkigu. Beti bezala aukera ederra oparitu digute Irakurlearen Txokoa antolatzen duten lagunek. Eskerrik asko.