2011ko Irailaren 28an berriro Deustuko Irakurlearen Txokoan elkar ikusi genuen. Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazlea izan genuen gurekin “Afrika express”. Kazetaria izanik Berria egunkari idazten du bere zutabea. Lan egiteko aukera dauka kontrato finkoa dutenen oporretan, hori dela eta urtarrila eta otsailean lanik ez eta bidaiatzeko aprobetxatzen ditu bi hilabeteak. Hego Amerikan ibili izan da eta oraingoan Afrikara bideratu da Renault expressean bere bikotearekin batera.
Bidaiatzeak askatasun sensasioa ematen dio, urrunera joan arren beti heltzen zarelako jendea bizi den leku ezezagunetara.
Afrika aurkitu duen jendea sarritan eleanitza da……. nahiz eta irakurtzen ez jakin. Beraz zer da kultura gehiago izatea, hizkuntza baten sakontzea jakituria, edo eleanitza izatea?
Ezagutu duen jendea batzutan musulmana izan da eta beste batzutan kristaua baina sakonean euren jantorrizko espiritu animista dago eta musulmana edo kristaua izatea ‘barniz’ bezela ikus dezakegu. Islam-a adibidez beste era batera bizi dute ez dute arazorik emakumeak bularrak edo ilea erakusteko.
Kolorez eta matiz betetako Afrika erakutsi zigun.